top of page

AGUSTIN HIPONAKOA

LANA
 

. Irakurri Agustin Hiponakoaren Bizitza Zoriontsuaz liburuaren

  2. Kapitulua eta erantzuna eman ondoko galdera hauei:.

 

1 – Zertaz dago egina gizakia?.

2 – Zein da Gorputzaren ezinbesteko elikagaia?.

3 – Zein da Arimaren elikagaia?

4 – Zer esan nahi du “ezjakinen arimak, disciplina eta letra

     onetatik aske, baraurik eta hezur-hutsen antzeko daudela”?

5– Azaldu Agustinen arabera ondoko baieztapen horiek:

    “Nahia betetzen ez duena ez da zoriontsu”.

              “Nahi adina daukana ere ez da zoriontsu”.

6– Nork dauka Jaungoikoa?( nor da Jainkoaren Jabe?)

7– Zergatik Akademikoa ezin da zoriontsu izan, eta beraz,

     jakintsu ere ez?


AGUSTIN HIPONAKOA

 

NON AURKITZEN DA EGIA?

 

“ Sartu zure barnekaldira zeren eta gizakiaren barnean aurkitzen baita Egia”

( De vera religione, 39,72 )

Ez al du esaldi honek antzekotasunik Sokratesen " Ezagut ezazu zure burua" –rekin

 

ZER DA EGIA?

 

Agustinen aburuz JAINKOA  eta  Zoriontasuna Jainkoa den Egiaren aurkikuntzaren ondorioa da. Eta aurkitzen duena jakintsua da.

 

ZORIONTASUNA ETA JAINKOA

 

Gizaki orok desiratzen du zoriontasuna, baina guztiek ez dute lortzen, ez dakitelako zertan datzan, bidea galtzen dutelako, hau da, jakintsuak ez direlako. Horregatik ezagutza da zorionaren baldintza.

 

“ La vida feliz es gozo de la verdad, es decir, es gozar de Ti, Dios, que eres la Verdad”. 

  (Conf., X , 23)

 

Bakarrik Jainkoa ezagutzen duena izan daiteke zoriontsu. Jainkoarengan aurkitzen da benetako zoriontasuna, inoiz agortzen ez dena, betierekoa dena. Agustinek ez ditu sekula banatzen jakituria eta zoriontasuna. Jakintsua dena zoriontsua da.

 

SORTZAILEA ETA SORKARIAK

 

Agustinentzat Jainkoa Egia eta Bizitza da. Egiaren Iturria eta Bizitzaren emailea. Gauza guztien sortzailea. Amodioz eta Ontasunez kreatu du mundua eta kreatu gaitu. Perfekzio guztien jabea dugu: Ahalguztiduna eta Eternoa. Gure Aita denez gurekiko harreman pertsonalak ditu: gure salbatzailea da eta. Jainkoari eman diezaiokegun izenik egokiena honako hau litzateke: “ Ego sum qui sum” ( Ni naiz naizena) . Benetako zerizana, aldaezina den Izaki gorena eta bakarra.

 

Aldiz, berak kreaturiko sorkariak aldakorrak direnez, ez dute tinkotasunik ez eta iraupenik ere. Heriotzara zuzenduta daude ezegonkorrak direlako. Ezerezetik sortuak, daukaten izatea Jainkoarengandik daukatelako , ezereza besterik ez dira . Aldatu eta usteldu egiten dira, ez perfektuak direlako . ( Gogoratu Platonen mundu sentikorreko objektuen ezaugarriak)

 

ARIMA eta GORPUTZA

 

“Gizakia ez da bakarrik arima ez bakarrik gorputza, arima eta gorputzaren konposatua baizik. Egia borobila da gizakiaren arima ez dela gizaki osoa, goi mailako osagaia baizik, eta bere gorputza ez dela gizaki osoa, behe mailako osagaia baizik. Eta baita ere bada osagai hauen aldibereko batasunari gizaki izena ematen zaiola”

( De civitate,XIII,24)

-Jainkoa eta arima ezagutu nahi ditut.

- Ezer gehiago?

- Ezer gehiago.”

            (Solil.,I, 2)

 

Agustinentzat gizakia "gorputzez baliatzen den arima da". Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatzen du. Izan ere arimari esker bihurtzen da materia gorputz bizidun eta eratua.

Arima dugu substantzia izpirituala ezerezetik sortua Jainkoaren borondate kreatzailearengatik. Arima hilezkorra da eta bertan kokatzen dira gizakiaren ahalmen intelektual guztiak. Gizakiaren barruko intimidadea da, Jainkoa ezagutu dezakeena.

 

SINESTU ULERTU AHAL IZATEKO?

 

“Ez da gauza bera begia edukitzea eta begiratzea, ez eta begiratzea eta ikustea ere. Beraz arimak hiru gauza behar ditu: begiak eduki, begiratu eta ikusi. Begi osasuntsuak edozein gorputzezko orbanetik garbituriko adimena dira, hots, gauza ustelkorren irrikatik urruna eta garbia. Eta garbitasun eta askatasun hauek fedearen bitartez lortzen dira” ( Solil, I, 6)

Fedeak arimaren begiak garbitu egiten ditu. Federik gabe arimaren ikusmena itsua da. Ikusi ahal izateko ez da nahiko begiak edukitzea. Horretaz aparte, begiradaren norabideak zuzena izan behar du. Fedeak zuzentasuna ematen dio begiradari benetako errealitatea ikus dezan.

 

"Sinestu Jainkoaren hitza ulertu ahal izateko”. Lehenengo fedea eta gero arrazoimena. Agustinen Kristau ikuspuntutik arrazoimenaren eskasiak eta gabeziak fedeak gainditzen ditu.

Nahiz eta fededunak ez izan, esan genezake fedeak edo sinesmenak aparteko garrantzia daukala gure eguneroko bizitzan . Askotan fedeak edo sinesmenak gure jokaerak bideratzen edo zuzentzen ditu. Sarritan sinesten dugunaren arabera jokatzen dugu . Giza izaera sineslea omen da.

 

ZORIONTASUNA. Antzinako filosofoen helburua

 

Antzinako filosofoen helburua zoriontasuna aurkitzea zela esan genezake. Hala ere, dudarik ez, emandako erantzunak oso diferenteak izan dira.

 

Platonentzat zoriontasuna lortzen da arima zati bakoitzak dagokion bertuteaz jokatzen badu. Horrela arimaren purifikazioa lortzen da gorputzaren kartzelatik ihes eginik.

 

Aristotelesentzat bizitza zoriontsua ezagutzari( teoria) emandako bizitza da . Horretarako ezinbestekoak diren ondasun materialak eskuratu behar dira.

 

Epikureismoak plazerren gozamen neurtua proposatu zuen eta Estoizismoak, bere aldetik, arimaren lasaitasuna (apatheia), Patuaren gorabeherak onartuz.

 

Agustinen aburuz Zoriontasuna Jainkoa den Egiaren aurkikuntzaren ondorioa da.

Agustin Hiponakoari buruzko ariketak

Hutsuneak bete:

 

 

DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA

 

Tagaste – kristaua  - kristautasuna -  lehenengo ikasketak - erretorika - behera egin -  erretorika eskola - plazerez betetako – Milanen - Algeria -Jainkoaren seinale - Cartagora - paganoa - bataiatu - apaiz - apezpiku -Maraudara – bandaloek - Erromak - borroka bizia 

 

 

San Agustin Hiponakoa ………..… iparraldean, ……………hirian, jaio zen 354. urtean. Garai haietan, Erromako inperioak ………………. zuen, eta erromatar eta kristauen artean ………….…………… zegoen. San Agustinen aita …………..  eta ama  ………………  ziren, eta semea kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek ……………….. utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko.

Agustin ………………. joan zen bere …………………….…… egitera, eta jarraian, ………….. joan zen …………….. ikastera, bertan ………………………….. bat ireki zuelarik. Geroago, Erromara joan zen, eta hemen …………………………. bizitzaizan zuen, ondoren  ..…………… jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko ………………………….  baten eraginez, eta kristau zintzoa izatera etorri zen.

Ondoren, …………….. eta ………….. egin zen, Hiponako ……………. izendatu zutelarik. 430. urtean, San Agustin Hiponakoa hil egin zen, …………….. Hiponako hiria setiatu zutenean eta …………… behera egin zuenean.

 

 

 

FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI

 

benetako jakituria - egia – jainkoarenak - egia absolutuaz – lortezina -eudemonista – Jainkoaz – judizioa - bide espiritual bat – arrazoiaz - arrazoizkoezagutza - kontenplazioa – zentzumenez - ezagutza sentikorra – fedeaz -ezagutza teoria - arrazoiak - arrazoiak -  fedearen edukiak – arrazoia – fedeak –fedea – arrazoimena - fedea

 

 

San Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat topatzea, baizik eta, denen gainetik, bihotza aseko duen ………….aurkitzea.

San Agustin …………….. zen, hau da, gizakia aseko zuen egia aurkitu nahi zuen, zoriontsu izateko. 

Zoriontsu izateko ……………….………… jabetu behar da, hau da, …………………. jabetu behar da.

Egia bilatzea ez da metodo bat, baizik eta ………….......... Honetarako ziurtasuna erabili behar dugu, hortaz ezin da …………….bakarrik baliatu, ………………..eta ………………baizik.

Egia edo Jainkoa lortzeko, …………………. eta ……………. lotuta egon behar dute

San Agustinen ustez, hasiera batean, …………. gizakiari laguntzen dio ………. lortzen, ondoren, …………   …………. gidatu eta argitzen du, eta azkenik, …………, era berean,………………… argitzen ditu.

San Agustinek egia absolutua bilatzeko ………………. bat du, hiru ezagutza mailetan banatuta: lehena, ………………………, sentipenetik datozkigun objektuak agertu, desagertu eta aldatu egiten dira, beraz ……………. da benetako egia ezagutza sentikorraren bitartez.

Bigarrena, …………………………. da, sentipenen datuetatik abiatuz ezagututako objektuen …………… egiten da Jainkoaren ideiekin alderatuz. Eta hirugarrena, azkenik,………………… da: betiereko ideiak diren bezala ikustean datza, egia hauek arrazoimenean daude baina ……………….. dira, horregatik gizakiak berak bakarrik ezin du lortu, jainkoaren laguntza behar du egia absolutua aurkitzeko, beste modu batera esanda, ………………. lortzeko.

 

bottom of page