top of page

                                                1. GAIA: JAKINTZA FILOSOFIKOA

 

 

 

 

 

 

Zertan datza Filosofia?

 

Batxilergora heltzen zareten ikasle guztiok matematikak, fisika edo historia zer diren  primeran ezagutzen duzue. Baina  zuetako gehienak filosofiaz ez dauka ideiarik, besteak beste, momentuz ikasten ez duzuelako.

 

Hasteko,  eta ikasgai honi hurbiltzeko bi galdera mota desberdindu behar ditugu:

 1. Zientzietan erantzunak aurki ditzaketen galderak ( fisika, kimika, biologia, historia …)

 2. Zientzietan erantzun zuzenak oraindik aurkitu ez dituzten galderak, baina gure bizitzan zehar laguntzen gaituztenak, belaunaldi  belaunaldiz errepikatzen direnak, hain zuzen. Bizitza eta heriotzaren zentzuari buruzko galderak,  unibertsoaren sorrera eta patuari buruzkoak.

Galdera hauei erantzutean datza filosofia. Erlijioa ere galdera horiei erantzuna ematen saiatzen da. Filosofiak, erlijioak egiten duen kontra, ez digu emango behin-betiko erantzunak  eta eztabaidaezinak, arrazoizko eran haiekin elkarbizitzera lagunduko digu filosofiak.

 

Filosofiaren egitekoa

 

Ikusmenaz, entzumenaz eta gainerako zentzumenez egindako azterketari ihes egitea izakien benetakoa ezagutzeko.

 

Filosofia eta herritasuna estuz lotuta daude

 

Hasieratik bertatik filosofia asmo politiko batekin jaiotzen da. Platon da konorte politiko gehien daukan filosofo horietako bat. Bere helburua ez zen bakarrik  munduari buruzko gogoeta egitea, baizik eta hiriak, bizikidetasuna eta gizakien antolaketa hobeto egiteko munduari buruzko gogoeta sortzea. Antolaketa hobe horri deitzen zion justizia. Polis-en antolakuntza era egokian egitea da justizia, hots, bakoitzak bere lekuan egotea, bakoitzak dagokiona izatea eta gehien egokitzen den guztientzako aldeko lana egitea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jakintza filosofikoa historian zehar (sakontzeko)

 

Filosofiaren historiak, giza bizitzaren historia erakusteaz gain, denboran zehar gizabanakook nola pentsatu izan dugun ere erakusten du. Hainbat egilek, hainbat garaitan, beren pentsamenduekin errealitate bat erakusten digute, igaro den arren gure oraina ulertzeko lagungarri zaiguna.

 

1. FILOSOFIA ANTZINAROAN

 

Antzinaroko filosofia K.a. VI. mendearen eta K.O. V. mendearen artekoa da, eta ditu ordezkari nagusiak. Pentsamendu arrazionalarekin batera hasi zen Grezian, eta Erromatar Inperioaren eroaldira arte eta kristautasunaren garaipenera arte iraun zuen. Zenbait etapatan bereizten da, aztergai zer izan zuen. Hain zuzen ere, bost aldi bereizten dira:

 

• (NATURAREN FILOSOFIA). Lehen greziar filosofoei natura interesatzen zitzaien, batez ere. Sokrates baino lehenago bizi izan ziren pentsalari haiek presokratiko deritze. Presokratikoek, naturaren jatorria azalduko zuen printzipio osagarria aurkitu nahi zuten. Ordena kosmikoaren oinarria argitu nahi zuten. Haien ustez, aldez aurretik ezarritako ordena bati jarraitzen dio naturak. Ezagutzen dugunak jatorri bera du eta giza arrazoimenak uler ditzakeen lege jakin batzuen mende dago. Horretan aritu ziren Tales, Anaximandro, Anaximenes, Heraklito, Parmenides, Pitagoras, Enpedokles, Anaxagoras, Leuzipo eta Demokrito.

 

• (GIZAKIAREN FILOSOFIA). K. a. V. Mendean, ALDAKETA GARRANTZITSUA gertatu zen filosofian. Aldi honetan, gizakia bere buruaz hausnartzen hasi zen, kanpoko errealitateari behatzeari utzita. Sokrates izan zen zentzu hertsian gizakiari buruzko hausnarketa filosofikoak egiten hasi zena. Baina Sokrates baino lehen sofistak (K.a. IV. mendea) aritu ziren horretan; besteak beste, Protagoras eta Gorgias. Pentsalari haiek izugarrizko garrantzia ematen zioten erretorikari, hitzaren bitartez konbentzitzeko eta hunkitzeko artea baitzen haientzat.

 

• (ALDI EPISTEMIKO-ONTOLOGIKOA). Aldi honetakoak dira Platon eta Aristoteles (K.a. v.-IV. mendeak). Filosofo horiekin, Greziako filosofiak heldutasun bete betea lortu zuen, eta handik aurrera pentsamendu filosofiko guztian ageriko da, nola edo hala, haien eragina. Bi pentsalari horiek honetako gai handi guztiak izan zituzten aztergai: izatea, ezagutza, kosmologia edo fisika, etika, politika eta logika (azken hori, Aristotelesek).

Gainera, bi sistema handi sortu zituzten: (Platon), ideiak egiazkotzat hartzen zituena, eta (Aristoteles), zentzumenen bidezko esperientzian oinarritzen zena. Bi filosofo horien pentsamendua halako moduz dago egituratuta, haien tesi filosofiko asko ondorengo egileengan ere ageri baitira.

 

Aldi helenistikoa (FILOSOFIA ETIKOA). Aldi honetan, bi korronte filosofiko izan ziren: epikureismoa eta estoizismoa (K.a IV.-m. mendeak). Filosofoek auzi etikoak zituzten aztergai, berriz ere gizakia hartu baitzuten ardatz: gizakiaren barne-barneko aldea, haren salbamena eta zoriontasuna. Aldi honetan, gainera, filosofiaren zentzua aldatu egin zen, bizitzeko modu bat bihurtu baitzen, zoriontasuna ekar dezakeen jarduera bat.

 

Erlijiozko aldia (NEOPLATONISMOA). Antzinaroko filosofiaren azken aldia da. Aldi honetako filosofoek sentipen mistiko handia eta salbaziorako irrika erakutsi zuten; horixe zuten bereizgarri.

Pentsalarien artean, nabarmentzen da.

 

2. FILOSOFIA ERDI AROAN

 

Historiako aro honetan, kristautasuna izan zen protagonista, eta, aldi batzuetan, islamismoa (nagusiki, eta funtsean, bizimodu-sistema bat izanzen: eredutzat Jesu Kristo eta helburutzat salbamena zuen bizimodu-sistema. Kristautasunak lehen mendeetan Greziako filosofiarekin izandako harremanen ondorioz, filosofiaren eta kristautasunaren arteko sintesi bat eratu zen: Erdi Aroko filosofia. Arrazoia eta fedea uztartzea izan zen filosofia horren gai nagusia; alegia, filosofia eta teologia uztartzea.

Erdi Aroko filosofian bi korronte handi bereizi ziren:

 

. Patristikoa (I.-V. mendeak). Kristautasunaren lehen mendeetan Elizako gurasoek egindako gogoetak zituzten oinarri; izan ere, garai hartan Elizako gurasoek Greziako filosofiaren kontzeptuak erabili behar izan zituzten errebelatutako egia ulertzeko, beren dogmak arrazoiaren arabera adierazteko eta beren doktrina defendatzeko. Agustin Hiponakoa filosofea nabarmentzen da.

 

. Eskolastikoa (XI.-XIV. mendeak). Latinezko scholasticus hitzetik dator izen hori, eta monje eskoletako

irakasleei esaten zitzaien horrela. Sistema filosofiko gisa, XX. mendera arte iraun zuen. Hiru aldi izan zituen:

 

- Lehen eskolastika (XI.-XII. mendeak). Lehen aldi honetan, fedearen eta arrazoiaren arteko oinarriek bat egin zuten erabat. Platonen eta San Agustinen eragin nabarmena izan zuten. Filosofo aipagarrienak Antselmo Canterburykoa eta Petri Abelardo izan ziren.

 

- Goi-eskolastika (XIII.-XIV. mendeak). Bigarren aldi honetan, sistema filosofiko-teologiko handiak eratu ziren. Aristotelesen eragin handia izan zuten. Fedearen eta arrazoiaren arteko erlazioa jada ez zen erabatekotzat hartzen. Filosofo garrantzitsuenak Alberto Handia eta Tomas Akinokoa izan ziren.

 

- Eskolastikaren krisialdia (XIV. mendea). Azken aldi honetan, eskoiastika desagertu egin zen, fedearen eta arrazoiaren arteko banaketa egiten hasi baitziren. Filosofeen artean,

Gilen Ockham nabarmendu zen.

 

3. FILOSOFIA ARO MODERNOAN

 

Errenazimentuak Aro Modernoaren hastapenak ekarri zituen berekin. Hain zuzen, mugimendu kultural hori XIV. eta XVI. mendeen artean gertatu zen. Erdi Aroko filosofiatik filosofia modernorako urratsa egin zen, humanismorako bidea hartu baitzen. Errenazimentuak Erdi Aroko teozentrismoa de batera utzi, eta antropozentrismoa eta naturalismoa ekarri zituen, gizakiarengandik hurbil.

 

Errenazimentuaren ondoren, Aro Modernoa hasi zen. Matematika eta fisika izan ziren kanpoko eragile nagusiak, bai eta Errenazimentuko aurkikuntza geografiko handiak ere. Giza ezagutza izan zen protagonista nagusia. Lau sistema filosofiko handi izan ziren:

 

• Giza ezagutzari buruzko auziei erantzuten saiatu zen. Filosofo arrazionalistek iraultza zientifikoa edo zientzia berria bizi izan zuten. Usté zuten matematika oinarrizko printzipio agerikoetatik -axiometatik- abiatzen den jakintza bat dela eta printzipio horietatik ondorioztatzen direla sistemaren egia guztiak: gainera, egia horiek unibertsalak eta beharrezkoak dira. Arrazionalistentzat, agerikoak diren ideia edo printzipioetatik jaiotzetikoak dira - eratorri behar du errealitatearen ezagutzak. Pentsalari nagusiak Rene Descartes,Baruch Spinoza eta Gottfried W. Leibniz izan ziren.

 

• Korronte honetako pentsalarien ustez. filosofiak alde batera utzi behar du ezagutza unibertsala eta beharrezkoa lortu nahia. bai eta espekulazioa ere, eta zentzumenen esperientzia hartu behar du ezagutzaren oinarritzat; hau da, gizabanakoak kanpo-  eta barne-pertzepzioen bidez dituen sentipenen multzoan oinarritu behar du. John Locke, Thomas Hobbes, Francis Bacon. George Berkeley eta David Hume nabarmendu ziren.

 

 

• Kanten kritizismoa, Egile honek arrazoimenaren dogmatismoa eta eszeptizismoa alde batera

utzi zituen, arrazionalismoaren eta enpirismoaren edukiak bilduta. Horrela, bi korronteek bat egitea lortu zuen, eta aldi berean bi korronte horien sintesitik harago ere Joan zen, kritizismoari esker. Kanten kezka nagusia natura eta giza ezagutzaren mugak aztertzea izan zen, bai eta jakitea ere ea metafisika jakintza zientifikoa den ala ez Geroago, moralari ere aplikatu zion bere metodo kritikoa; horren arabera, ondorioztatu zuen morala autonomoa eta formala dela, bai eta eginbeharrean, askatasunean eta agindu kategorikoan oinarritua ere

 

• Alemaniar idealismoa. Korronte honen pentsalari nagusia Hegel izan zen. Hegelek, historiaren filosofia egitean, balio handiagoa eman zion Estatuan gizarte zibilari baino. Horrek eragin handia izan zuen garai hartako mugimendu iraultzaileetan. Hegelen teoria dialektikoa ere oso garrantzitsua izan zen, gero materialismo historikoak berrikusi eta bere egin zuena. Alemaniar idealismoaren beste pentsalari batzuk Fichte eta Schelling izan ziren.

 

4. FILOSOFIA ARO GARAIKIDEAN

 

Aro Garaikidean, XIX., XX. eta XXI. mendeetan, bai Europan bai Amerikan jarduera filosofiko konplexua izan zen. Aldi horretan, zenbait ekarpen egin ziren:

 

• Auguste Comte-ren positibismoa. Korronte hau Hegelen aurkako lehen jarrera izan zen. Comtek baztertu egin zuen bai metafisika bai jakintza absolutua lortu nahia; horren ordez jakintza positiboa, zientifikoa, ezarri nahi izan zuen, antolamendu politiko-sozial berri bat oinarritzeko.

 

• Marxismoa, Hegelen dialektikaren oinarri logikoak bildu zituen, baina, aldi berean, bere filosofía materialistarekin erabat egin zion aurka Hegelen idealismo absolutuari. Mugimendu honen bi ordezkari nagusiak Karl Marx eta Friedrich Engels izan ziren, eta haien lanak oso garrantzitsuak izan ziren, ez bakarrik alderdi kritiko-filosofikorako, baizik eta politikaren, ekonomiaren eta gizarte-antolamenduen alorrerako ere bai, hala nola sindikatuetarako. Helburua ez zen errealitatea interpretatze hutsa (teoria), baizik eta, batez ere, errealitatea eraldatzea (praxia).

 

• Bitalismoa. Pentsalari garrantzitsuena Friedrich Nietzsche izan zen. Hark berrikuntza handia ekarri zuen filosofiara: bizitzaren eta irrazionalaren defentsa, zientziaren eta fenomeno fisiko-kimikoen arrazionaltasunaren aurka. Espainian, geroago, Ortega y Gasset filosofiaren teoria arrazíonal-bitalista nabarmendu zen.

 

• Existentzialismoa. Gizabanakoaren existentziaren originaltasuna eta berezitasuna aldarrikatu

zituen. Korronte filosofiko honek, beraz, existentziarí eman zion lehentasuna, ez esentziari; eta bizitzari, ez arrazoiari; praxiari, ez teoriari; askatasunari, ez determinazioari. Filosofoen artean, eta nagusítu ziren.

 

• Filosofia analitikoa. Korronte filosofiko honen arabera, pentsamenduaren akatsak hizkuntza-

akatsak dira nagusiki, eta. beraz. gai logiko eta epistemologikoak aztertzeari ekin zion, bai eta hizkuntzaren analisiaren testuingurua aztertzeari ere. eta Edward Moore dirá korronte honetako pentsalari garrantzitsuenak.

 

• Neopositibismoa. Korronte honek ez du metafisika onartzen, uste baitu zientzia enpiriko edo esperimentalen bidez bakarrik lor daitekeela benetako ezagutza, Pentsalari nagusia Rudolf Carnap izan zen.

 

• Frankfurteko eskola. Korronte honek industria osteko gizartearen gogoeta kritikoa egin zuen, bai eta gizarte hori eratu zuen arrazoimen motaren (arrazoimen instrumentala) kritika ere. Eskola honetako kide izan ziren. besteak beste, Max Horkheimer, Theodor W. Adorno, Herbert Marcuse eta Jürgen Habermas.

 

• Postmodernismoa. Mugimendu honetako pentsalari batek, Gianni Vattimo filosofo italiarrak (1936), esan zuen postmodernismoa pentsamendu paradoxikoa dela, aldi berean eraiki eta desegin egiten baititu kontzeptuak, eta kode ugari nahiz eredu edo paradigma mota asko ematen baititu. Gainera, gune kultural anitzetara zabaltzen du filosofia (zientziara, teknologietara, komunikabideetara eta artera). Jean-Fran?ois Lyotard (1924-1998) izan zen postmodernismoaren beste pentsalari bat, eta, zenbait egileren arabera, baita Gilles Deleuze (1925-1995) eta Jacques Derrida (1930-2004) ere.

bottom of page