top of page

                            2. GAIA :JAKINTZA ZIENTIFIKOA

 

     1. SARRERA: ZIENTZIARENTERMINOREN EBOLUZIOA

 

                1.1.Zientzia Antzinaroan.

                1.2.Zientzia Errenazimendutik hona

                1.3. Zientzien sailkapena

 

     2. ZIENTZIAREN METODOAK

 

              2.1. ZIENTZIA FORMALEN METODOA (matematika eta                         logika)

              

             2.2.NATURA ZIENTZIEN METODOA (deduktioboa eta                            induktiboa: metodo

 

             2.3.GIZARTE-ZIENTZIEN METODOA (enpiriko-analitikoa,                      hermeneutika eta kritiko-arrazionala).Metodoak kuantitatiboak                eta kualitatiboak.

 

    3. ZIENTZIA ETA FILOSOFIAREN ARTEKO ALDEAK

 

    4. ZIENTZIA, TEKNIKA, TEKNOLOGIA ETA TEKNOZIENTZIA.

 

            4.1. Noiz hasi zen teknika?

            4.2. Zientzia, teknika eta teknologiaren arteko aldeak

            4.3. Teknologiaren ezaugarriak

            4.4. Teknozientzia

 

    5. JAKINTZA ZIENTIFIKO-TEKNIKAREN BARNEKO MUGAK

 

     6. ZIENTZIA, TEKNIKA ETA TEKNOLOGIAREN KANPOKO                    MUGAK

EZAGUTU BEHAR DITUGUN            KONTZEPTUAK

 

. Logika

. Zientzia

. Dedukzioa

. Indukzioa

. Indukzio osoa

. Indikzio ez osoa

. Enpirikoa

. Hermeneutika

. Hipotesia

. Legea

. Teoria

. Axioma

. Protokolozko enuntziatuak

. Metodo enpiriko-analitikoa

. Metodo kritiko-arrazionala

. Teknika

. Teknologia

. Teknozientzia

 ARIKETAK________________________________________________________________________

 

1. Zertan datza metodo zientifikoa?

2. Ordenatu zuzenki metodo zientifikoko etapak

3. Zer pentsatzen duzu metodo zientifikoaren erabileraz?

4.Analizatu ikerketaren hurrengo kasuak eta identifikatu metodo zientifikoaren pausoetako bakoitza:

 

Ikasle bat ibai baten ertzean paseatzen zihoan eta konturatu zen ibaian arrainik ez zegoela. Berehala galdera bat egin zion bere buruari: “zergatik gerta daiteke hau?”

Erantzun posible batzuk ekarri zituen gogora: “agian garai honetan ibai hondoan ezkutatuta daude, edo fabriken kutsaduraren ondorioz desagertu dira,…”

Ikasleak arrainen ziklo biologikoarengaineko bibliografiak irakurri zituen eta arazoa ez zela hori konturatu zen.

Hainbat egunetan zehar ibaitik uraren laginak hartu zituen. Batzuk, ura fabriketako isurbideekin nahastu baino lehen hartu zituen eta beste batzuk ordea, nahastu eta gero.  Lagin hauek akuario desberdinetan isuri zituen arrainekin batera. Egun bat pasa eta gero egiaztatu zen isurketen ondoren hartutako laginek ura kutsatzen zutela eta arrainak hiltzen zirela. Heriotza hauen arrazoiak ikertzen jarraitu zuen eta kutsatutako laginak laborategira eraman zituen ur-analisi bat egiteko.

 

Emaitzek uretan kromo-presentzia eman zuten. Bibliografiara berriro jo eta kromoa elementu toxiko eta astuna zela aurkitu zuen, bakteriak hiltzeko joera duena (bakteriak material organikoko desintegratzaileak dira). Hauek hil ezkero, ez da egongo fitoplanktonarentzako mineral ez-organiko erabilgarririk (fotosintetizatu eta gero oxigenoa askatzen dute). 

Beraz, oxigeno ekoizle inportanteenak ur hauetan ez dira egongo eta ondorioz bizitzeko oxigenoa behar duen edozein bizitza-forma hilko da. Arrainak itolarriagatik hilko dira.
Hipotesietako bat baztertu ondoren, ikaslea ondorio batera ailegatu zen: “fabriketako isurbideen ondorioz kutsatutako urek arrainen desagertzearekin zerikusi dute”. Ondorio hau bere lagunei esan eta aldizkari zientifiko batean argitaratu zuen.

 

  1. Zer ikusi zuen ikasleak? Zein testuinguruan?

  2. Zein da planteatzen den auzia?

  3. Gerta daiteke beste galdera batzuk planteatzea?

  4. Zein da ikasleak planteatzen duen hipotesia?

  5. Zein da benetako hipotesia?

  6. Zertan datza berak egindako esperimentua?

  7. Zein da inbestigazioa eta gero lortutako azken emaitza?

  8. Emaitza lortu eta gero zer egin zuen ikasleak?

  9. Metodo zientifikoaren pausu guztiak jarraitu ditu ikasleak?

bottom of page