SOPHIA MAITATU

IRAKURRI BEHAR DEN LIBURUA
Proposatutako liburuen artean aukeratu bat eta 2022ko MARTXOAREN 14 eta 18 artean liburuari buruzko galdera sorta bati erantzuna eman beharko diozue.



-. Bai mundu berria - Aldous Huxley
(Elkar argitaletxea)
Izan ote liteke gizarte perfekturik? 1932an imajinatu zuen Huxleyk mundu berri hau, utopia moderno bat, non ez dagoen goserik, ez beharrik, ez zoritxarrik. Dena dago antolatua, prestatua, bakoitzak du bere lekua eta pozik bizi da leku horretan. Hala ere, mundu bikain horretan gizakia ez da benetako gizaki: zoriona derrigorrezkoa baldin bada non da aukera, predestinazioak non uzten du askatasuna, grinarik gabe posible ote da artea? Gizarte futurista horrek, guztiz urrun eta irudimenezkoa izanik ere, askotan geurearen hainbat alderdi dakarzkigu gogora, Huxleyk sekulako zorroztasuna izan zuelako bai zientziaren bai politikaren norabideei antzemateko. Oso liburu gutxi idatzi dira hau bezain lazgarriak, izugarriak, erabat asmatua izan arren halako egiaren irudipena sortu eta irakurleari zer pentsatua ematen diotenak.
-. Abereen Etxaldea -
George Orwell.
(Elkar argitaletxea)
Esku artean dugun nobela honetan estalinismoaren aurkako salaketa bortitza egitera ausartu zen egilea. Hain zuzen, Abereen etxaldea idatzi zuenean (1943), Ingalaterra eta Sobietarren Batasunaren arteko harremanak ez ziren oraindik gehiegi okertu, biak elkarrekin Hitler-en kontra ari zirelako. Hori dela eta, liburu hau kaleratu zenean, eztabaida ugari sortu ziren bazterretan. Orwelentzat, ordea, ez da aski iraultza mamitzea, gero jauntxo berri batzuen menpean egon beharra baldin badago. Badirudi idazle honek, bere akats eta guzti, oso-osoko ezkertiar eta sozialista-idealista izan nahi zuela eta azkenerarte tema horretan iraun zuela.