top of page

GOGOETA FILOSOFIKOAK

FILOSOFIA IKASI ALA FILOSOFATU?

 

K.a.V. mendean Sokratesek, sofistekin batera, filosofiaren norabidea  aldatu zuen. Filosofia gizakiari laguntzeko tresna zela adierazi zuen. Hau da, filosofia pertsonari bizitzan laguntzeko gida bat zela adierazi zuen. Bizitzen ikasten laguntzea zen filosofiaren helburua. Sokratesen esanetan, bizitzen jakitea  ongia eta gaizkia ezagutzea da, geure patuari buruzko ezagutza lortzea da. Zentzu honetan, gauzak ezagutzea (zientzia jakitea edo teknikak maneiatzea) ez da filosofia egitea. Jakintsua tekniken eta ezagupenen prozesatzaile baino zerbait gehiago da.  Jakitea ez da besteek irakatsi digutena errepikatzea, guk sakonean pentsatu gabe.

“Ez du merezi azterketarik gabeko bizitza aurrera eramateak” Bizitzak berak bizitzari buruzko azterketa sakona egitera eskatzen digu geure buruari, galderak egitera eta pentsatutako erantzun pertsonalak bilatzera, hain zuzen ere. Gizakia askatzeko daukan metodorik eraginkorrena pentsatzea da.

 

Kant filosofoak esan zuen: “ezin daiteke filosofia irakatsi, filosofatu baizik”. Filosofia ez da jakintza amaitua ikasteko, Europako kapitalen izenak ikasten ditugun bezala, metodo bat baizik, pentsatzeko bide bat, behatzeko eta argudiatzeko forma bat.

Hau horrela bada, gerta daiteke heziketa arlotik filosofia kentzea eta humanizatzailea  izaten jarraitzea?

 

Beraz aurten egiteko bat  filosofatzen ikastea izango da.

 

NOLA EGITEN DA?

 

Gogoeta filosofikoak egiten ditugun batera filosofatzen ari gara. Ikasi ditugun edo dakizkigun teoriak ez ditugu errepikatu behar hitzez hitz azterketa gehienetan egiten dugun bezala, ez. Metodo bat  ikasi behar dugu, lan intelektual bat egiten ikasiko dugu. Horretarako, aldez aurretik gai edo auzi baten gainean edukiak eta ikuspuntu desberdinak eskuratuko ditugu, ikuspuntu  eta interpretazio desberdinak alderatzeko, analisia  egiteko eta gai honi buruzko ahalik eta ulermen sakonena lortzeko, gure iritzia eta ikuspuntua landu eta azaldu ahal izateko.

 

GOGOETAREN EGITURA

 

1. Sarrera (5 lerrotan): Planteatu garatuko dugun gaia. Aipa dezakegu gaiaren garrantzia, historian zehar edo gaur egun. Geure buruari gaiari buruz galderak egitea komenigarria izan daiteke. Gaiari buruz dauden ikuspuntu kontrajarriak aipa ditzakegu sarrera bezala. Gaiari buruz sor daiteke problematika aipa daiteke. Guk edo beste batzuek gaiari buruz proposatzen duten aztertzeko tesia planteatuko dugu.

 

2. Garapena (15/20 lerrotan): Proposatutako tesiaren aldeko eta kontrako argudioak alderatuko ditugu. Horretarako bakoitzaren argudiatze prozesua adieraziko dugu. Puntu honetan, argudioen kalitatea eta originaltasuna, gaiari buruz planteamenduaren sakontasuna eta ezagupena ezinbestekoa da. Horretarako tesiak ondo adierazteko estrategia intelektual guztiak erabili behar ditugu: adibideak jartzea, aldeko eta kontrako argudioak adibideekin alderatzea, eta ondorioak suposatzea … Gure iritzia eta argudiatzeak ager daiteke parte honetan edo ondorioan.

 

3. Ondorioak (5 lerrotan): Tesiaren eta argudiatzearen ikerketaren emaitza da.Ondorioan argudio guztiak hartu eta harremanatu behar ditugu. Sarreran proposatutako tesiari erantzuna edo argitasuna ematen saiatu behar diogu. Gerta daiteke gure hausnarketa dela eta, arazo berriak zabalik uztea, edo hausnartzeko bide berriak  planteatzea

 

 

Adibidez: Aukeratu ondoko esaldi  bat eta saiatu aukeratutakoari buruz aurkitu ahal dituzun ikuspuntu guztiak eta bakoitzaren azalpena bilatu, gero ikuspuntu desberdinak alderatu eta egin zure kritika eta balorazio pertsonala:

 

  • “Ezer ez dakidala baino ez dakit “ –Socrates-

 

  • “Ez du merezi azterketarik gabeko bizitza aurrera eramateak”  –Socrates-

 

  • “Filosofia egiten hasi zara heriotzaren auziaz pentsatzen hasten zarenean”

 

  • “Heriotza da amaiera edota jarraipena”

 

  • “Zenbat eta gehiago ezagutu, gero eta kezka gehiago”

 

  • “Ezagutzen duguna egia da edo gezurretan bizi gaitezke konturatu gabe”

 

  • “Filosofatu gabe bizitzea, begi itxita izatea da inoiz zabaldu saiatu gabe” –Descartes-

 

Gogoetarako gaiak proposa ditzakegu ere bai. Pasaden urtean ikasleak proposatutako batzuk honako hauek dira:

 

  • "Urte askotan zehar pentsatu nuen nire nerabezaroaren arazoak  gainditzean eta askatasun gehiago izatean, nire bizitzaren zoriontasuna lortuko nuela,baina lortzeko nengoenean beste arazo batzuk agertzen ziren, zerbait falta zitzaidan zoriontsua izateko. Behin konturatu nintzen arazo horiek nire bizitza zirela."

 

  • “Ezjakintasuna da gogoamenaren gaua; ilargirik eta izarrik gabeko gaua” –Conficio-

 

  • “Haiek nitaz barre egiten dute desberdina naizelako. Nik haietaz barre egiten dut guztiak berdinak direlako”. – Kurt Cobain –

 

  • “Historian zehar Filosofoak mundua era desberdinetan interpretatzen saiatu dira, baina inportantea  mundua aldatzea da” –Marx-

 

  • “Zenbat eta gehiago jakin, gero eta zalantza gehiago eduki”
 
  • “Dena ez da egia, ezta gezurra ere. Dena da segun eta nondik ikusten den”

 

 

    AUTOEBALUAZIORAKO  

1. Egitura egokia da

2. Sarreran gaia aurkezten da.

3. Gaia ondo garatzen da atal desberdinetan.

4. Atalak ondo bananduta daude edukiaren arabera.

5. Erabilitako hizkuntza erreza eta ulergarria da.

6. Ideiak oso argi azalduta daude.

7. Kontzeptu teorikoak definitzen dira.

8. Zehaztasuna..

9. Argitasuna eta zuzentasun ortografikoa.

10. Egokitasuna.

11. kontrako argudioak azaltzen dira

 

AURKEZPENA

 

12. Erabilitako baliabideak egokiak dira

13. Diskurtsoa ongi garatua dago: zuzena eta argia da

14. Diskurtsoa bizia da

15. Hizkuntzari dagokionez, zuzen aritu dira

16.Jario eta erritmoa

17.Partaidetza orekatua

18. Ondo aurkeztuta dago gaia

19. Kontzeptuak egokitasunez erabiltzen dira

20. Egindako galderei erantzuten diete.

21. Iritzi pertsonala

 

 

 

bottom of page