top of page

AGORA PROIEKTUA

Lankidetzarako proiektu berritzailea

 

JUSTIFIKAZIOA

Telebista piztu baino ez dugu egin behar edonork nahi duena esan eta adierazi dezakeela ikusteko, argudio arrazionalik gabe. Horregatik beharrezkoa egiten zaigu  jendearen aurrean argudioz eta koherentziaz hitz egiten ikastea.

Hargatik hitz egin beharrean, datu fidagarrietan oinarritzea. Beharrezkoa egiten zaigu hitz egingo dugunaren gainean ahalik eta informazio gehiena eta desberdina eskuratzea, hartan pentsatzea, ondorioak ateratzea eta argudioak erabiltzea.

Behatzen, entzuten, iturri desberdinetan informazioa bilatzen jakitea, hartutako informazioa talde lanetan selekzionatzen eta antolatzen jakitea ezinbesteko erremintak dira horretarako.

 

Agora (antzinako  grezieraz:  αγορά) greziar polisetako espazio publiko garrantzitsuena da, gaur egungo plazen baliokidea. Halaber, azoka-leku bezala itzul daiteke, baita batzar-toki gisa ere.

K.a. VII. mendean  Grezian gobernu sistema berri bat sortu zen: demokrazia. Herritarrak Agoran (plazan, merkatuan) elkartzen ziren polisaren arazoez hitz egin eta irtenbideak emateko. Interes eta iritzi askotarikoak agertzen ziren; eta horrekin batera, baita ondo eztabaidatzeko beharra ere, norberak berea behar bezala defendatzeko eta besteak konbentzitzeko. Taldeak hartutako erabakien arabera funtzionatu behar zuen polisak..

Famatuena Atenaseko Agora da. Antzinako Erroman foroak ordezkatuko luke agoraren funtzioa.

Ideia hau abiapuntutzat hartuko dugu  gure eztaibada publikoak egiteko.

. Nola?

3 minututan  zehar proposatutako gaiari buruzko informazioa,

iritzia, argudioak eta adibideak eman beharko dira ideia eta

ikuspuntu zuzen eta koherente bat defendatzeko.

. Non?

-       Klasean, taldeka (launaka izan daiteke), gaia eta esposizioa prestatuko da. Taldeak taldekide kide bat aukeratuko du publikoaren aurrean esposizioa defendatzeko.

-       Klasetik kanpo, ikastetxeko eskailera batean, (anfiteatro bezala) publikoa eseriko da  diskurtsoak entzuteko.

. Guri erreminta eta publikoarengan hitz egiteko konpetentziak dohatzea.
. Hizkuntza bere alderdi guztietan menderatzea (ahotsa, intonazioa, ez ahozko hizkuntza...)
. Gure ideiak gainerakoei adierazteko Elkarrizketa eta argudiatze koherentea erabiltzea.

. Entzuten eta gainerakoen ideiengatiko errespetua praktikatzea eta menderatzea.

. Informazio-bilaketa teknika zorrotzetan heztea.

. Beharrezko IKT erremintak erabiltzea, bai prestaketako aurreko prozesuan baita ondorengo errealizaziorako eta eztabaidaren prozesuan ere (telebista, blogak, webak, ppt-ak...)

. Gaur egungo gai desberdineko ezagueran sakontzea.

. Proposatutako gai desberdinen jarreren alde eta aurka prestaketarekin enpatia sustatzea.
. Talde-lanaren garrantzia transmititzea.

bottom of page