top of page

Disertazioa egiteko gomendioak

1. AHOLKU OROKORRAK

 

                                                  . 2 Kolore baino gehiago ez erabili (urdina eta beltza)

                                     . Ortografia zaindu.

                                     . Aurkezpena ona izan behar da (margenak, idazkera, zirriborroak…).

                                     . Azpimarratu hitz batzuk.

                                     . Zaindu bereziki testuen hasierak eta amaierak.

                                     . Ez badakizue zerbait, ez aipatu (hutsuneak ez utzi).

                                     . Filosofoen izenak ondo idatzita egon behar dira.

                                     . Denbora kontrolatu eta ez ibili hitzak zenbatzen. 

 

2. LABURPENA ETA DISERTAZIOA EGITEKO AHOLKUAK

 

. LABURPENA:

 

- Irakurri arretaz testua edota tesia.

 

-Laburpena egin aurretik, eskema bat egin ideia nagusiak eta menpekoak bereizten (batez ere, testua zaila denean).

 

 - Lotu testuan agertzen diren ideiak

 

- Ez kopiatu testuaren atal batzuk.

 

- Adierazi testuen tesia (ideia nagusia) eta  agertzen diren ideiak (agertzen ez direnak ez  azaldu).

 

Ez errepikatu hitzez hitz testuan agertzen diren hitzak. Saiatu beste hitz batzuk erabiltzen,  autorearen pentsamendua ondo ezagutzen duzuela adierazteko (adibidez, Platonen testuan “batasuna” hitza errepikatu beharrean, “harmonia erabili”).

 

- Egin laburpenaren adierazpena edo egitura egokia, hau da, adierazi dena   argi eta zehatz

 

. DISERTAZIOA:

 

-Lagungarria da aldez aurretik eskema bat egitea ideiak antolatzeko.

 

-Disertazioko egitura errespetatu: sarrera, garapena (aldeko argudioak eta kontrako argudioak) eta konklusioa, iritzi pertsonalarekin.

 

-Saiatu ondo idazten eta ideiak paragrafoka antolatzen. Paragrafoen bidez desberdintzen dira atalak (3 paragrafo baino gehiago egongo dira, noski). Saiatu behar duzue paragrafo bakoitzean ideia bat azaltzen. Zati luzeena izan behar da garapena.

 

-Sarreran, gaia formulatzerakoan, ondo dago galderaren bat erabiltzea. Gainera, aukeratutako gaia disertazio osoan mantendu behar da. Adibidez, ezin gara ideiak eta sinesteen gaiarekin hasi eta amaieran perspektibismoari buruzko iritzia eman. Komenigarria da hasierako galdera iritzian erantzutea.

 

-Aldeko argudioan autorearen alde egin eta kontrakoan, bere aurka. Horrek esan nahi du, adibidez, Marxen kasuan, aldeko argudioan komunismoa defendatu beharko dugula eta kapitalismoa kritikatu eta kontrako argudioan, kapitalismoa defendatu beharko dugula eta komunismoa kritikatu.

 

-Kontrako argudioan ez dugu zertan beti autorearen aurka egin behar, gai horri buruzko beste ikuspuntu bat azal dezakegu. Adibidez “ideiak eta sinesteetan”, kontrako argudioan Platonek sinesteei buruz daukan ikuspuntua azaldu ahal dugu, nahiz eta Ortegak esaten duenaren “aurka” ez joan. Horri buruzko beste ikuspuntu desberdin bat da. Kontuz, horrek ez du esan nahi haritik aldendu ahal garenik.

 

- Saiatu behar duzue beste filosofo batzuk eta beste korronteak aipatzen argudioak defendatzeko (baina ez sartu “con calzador”).

 

-Erreferentziak komenigarriak dira baina argudioei indarra emateko, ez besteen iritziak errepikatzeko.

 

-Aipamena argudio bihurtzeko erabil ezazu honelako esaeraren bat: “egia da”, “Platonek dioen bezala”... Esaera hauekin autorearekin bat gatozela adierazi nahi dugu  eta "alde" edo "aldeko ..." baino egiokiagoa da.

 

- Adibideak sartu, baina zehatzak, egokiak.

 

-Gaur egungo adibideak erabili, baina ez hitz kopurua betetzeko argudioen edo iritziaren ordez, baizik eta argudioak sendotzeko.

 

-Iritzian aldeko eta kontrakoen argudioen sintesia eginez, zuen benetako iritzia azaldu. Aldeko argudioa edo kontrakoa ezeztatu ahal duzue, argudio berri bat erabiliz.

 

 

- Koherentzia oso garrantzitsua da eta erabilitako hitzak ere bai.

 

- Kontuz esandakoarekin, zuhurrak izan. Dena ondo argudiatuta egon behar da eta ez da komenigarria oso “drastikoa” izatea. Onena da “erdi bidea” bilatzea zuen iritzia adierazteko.

 

-Testuko gaiari heldu.

 

                                                     PLATONEN TESTU BATEN ADIBIDEA

 

“Platonen iritziz benetako errealitatea ez da zentzumenen bidez hautematen duguna baizik eta mundu sentikorretik at dagoen Ideien Mundua”

 

1. Irakurri arretaz testua edota tesia.

2. Azpimarratu kontzeptu garrantzitsuak

“Platonen iritziz benetako errealitatea ez da zentzumenen bidez hautematen duguna baizik eta mundu sentikorretik at dagoen Ideien Mundua” 

 

3. Lotu kontzeptuak filosofoaren filosofiarekin

Errepasatu apunteak: zein ataletan koka dezakegu testu edota tesia?

Beti dauzkagu bost atal: ontologia, epistemologia (ezagutzaren teoria), antropologia, etika eta politika.

Gure adibidean, errealitatea, mundu sentikorra eta Ideien Mundua azpimarratu baditugu:  ONTOLOGIA     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4. Aldeko argudioak

Zergatik? Hartu kontuan tesia eta saiatu galdera erantzuten filosofoaren argudioak erabiliz.

Gure adibidean: zergatik dio Platonek “benetako errealitatea Ideien Mundua dela?”

Egin zirriborro edo mapa kontzeptuala:

                                                            

5. Kontrako argudioak

Bilatu apunteetan beste kontzeptzio filosofiko bat

Konparatu biak

Desberdinak badira, pentsa ezazu zergatik: zein ontologia, epistemologia, antropologia, etika edo politika proposatzen ditu besteak?

Egin behar dena tesiaren kontrako argudio pare bat aurkitzea eta azaltzea da

Gure adibidean, Sofisten edo Aristotelesen filosofiak erabili behar ditugu kontrako argudioak aurkitzeko.

  • Sofistak: eszeptikoak ziren. Errealitatearen objetibotasunean sinetsi arren, gizakiak errealitate hori ezagutu ahal izateko ahalmena duenik ukatzen zuten. Gorgiasen ustetan, gainera, “ez dago ezer” (hiru tesiak)  Aristoteles: ideiak ez dira existitzen, izaki indibidualak besterik ez dago munduan. Errealitatea bakarra da, ez daude bi maila ontologikoak. Gauzak ez dira, orduan, Ideien kopiak.
  • Aristoteles: ideiak ez dira existitzen, izaki indibidualak besterik ez dago munduan. Errealitatea bakarra da, ez daude bi maila ontologikoak. Gauzak ez dira, orduan, Ideien kopiak. Platon idealista da eta Aristoteles errealista.

 

GOGOETAREN EGITURA

 

  1. Sarrera: (5 lerrotan) Planteatu garatuko duzun gaia tesiaren arabera. Adibidez:

  “Platonen errealitatearen kontzeptzioa dualista da, bai ontologokoki, bai epistemologikoki. Tesi honetan ikus daitekeenez bi errealitate bereizten ditu Platonek: mundu sentikorra eta Ideien Mundua. Bi maila ontologiko hauek oso desberdinak direla defendatzen zuen Platonek segituan ikusiko dugunez”.

 

2. Garapena: (15/20 lerrotan)

    “Platonen filosofian Parmenidesen eta Heraklitoaren eragina nabaria da: izatearen eta ez-izatearen auziarekin topo egin zuen Platonek filosofatzen hasi bezain laster.  Ideien teoriarekin jauzi kualitatiboa eman zuen izatearen arazoa aztertzean.

“Platon errealitate azalpen dualistan oinarritu zen: ideiak/gauzak. Hori da Platonen bi maila ontologikoak bereiztearen oinarria: ideiak eta gauzak bereizita daude. Ez daude maila berean, testuan argi ikus daitekeenez: benetako errealitatea, hau da, ideiak, Ideien Mundua da.

    Ideiak, forma edo egitura euskaraz, gauzen esentziak dira. Beste era batera esanda, ideiak (benetako errealitatea) dira gauzak identifikatzeko erabiltzen diren ereduak. Adimenaren bidez, ideiak ezagut ditzake gizakiak. Ideiak betierekoak, aldaezinak eta perfektuak dira. Gauzak, maila ontologiko apalagoa Platonen sisteman, askotarikoak, hilkorrak eta mugatuak dira. Zentzumenen bidez hautematen dugun mundua da: mundu sentikorra.

    Bietatik benetan erreala mundu adigarria da. Ideiak ezagutzen direnean, egia ezagutzen da. Maila ontologiko bakoitzari maila epistemologiko bat dagokiolako: iritzia (mundu sentikorrari) eta zientzia (mundu ulergarriari).

 

Aristotelesek gogor kritikatu zuen ideieen teoria, bere sistema filosofikoan Platonen eragina nabaria den arren. Aristotelesen arabera, kontzeptu unibertsalek, ez ideiek, errealitatean izan behar dute funtsa. Ez dago, ez, esperientziaren errealitatetik abiatzen ez den ideiarik. Izaki baten esentzia (Platonen “ideia”) bere baitan datza, ez beste errealitate batean (Ideien Munduan).

 

3. Ondorioa: (5 lerrotan)

Ikusi egin dugunez, Platonen ontologia dualista da guztiz eta bere sistema filosofikoa idealista. Aristoteles, aldiz, errealista da eta ideien teoriaren kontra agertu zen. Aristotelesen ikuspuntua, nire ustez, askoz errealista da: natura edo mundua ezagutzeko behaketa eta esperientzia behar ditugu, nahiz eta adimena bere garrantzia eduki abstrakzio prozesuan. 

 

             

             Testu-iruzkinak idazterakoan ,honako irizpideak hartuko ditugu kontuan:

 

                    . Barne koherentzia, "haria", nondik norako argia izatea.

                . Argitasuna eta zehaztasuna azaltzerakoan.

               

                . Testu-zatia ulertu dela erakustea.

                . Zatia obraren barruan kokatzea, honen argumentazioaren barruan alegia.

                . Testua irakurri dugula erakustea.

                . Testu-zatiarekiko erlazioak egitea; ez botatzea buruz ikasitako kaparrada, baizik eta testu-zatia                             azaltzea.

 

                . Garaiari buruzko zertzeladak egotea.

                . Autorearen eraginei buruzko aipamenak egotea.

                . Edukia, "teoria"  kopurua orokorrean

 

                . Iruzkin kritikoan, hausnarketa pertsonala egitea ( ez eritzia besterik gabe ematea)

                  Iruzkin kritikoaren "erudizio" maila

 

                . Errakuntza nabarmenak ez egitea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

   

bottom of page