SOPHIA MAITATU
Batxilergora heltzen zareten ikasle guztiok matematikak, fisika edo historia zer diren primeran ezagutzen duzue. Baina zuetako gehienak filosofiaz ez dauka ideiarik, besteak beste, momentuz ikasten ez duzuelako.
Hasteko, eta ikasgai honi hurbiltzeko bi galdera mota desberdindu behar ditugu:
1. Zientzietan erantzunak aurki ditzaketen galderak.
(fisika, kimika, biologia, historia …)
2. Zientzietan erantzun zuzenak oraindik aurkitu ez dituzten galderak, baina gure bizitzan zehar laguntzen gaituztenak, belaunaldi belaunaldiz errepikatzen direnak, hain zuzen.
Bizitza eta heriotzaren zentzuari buruzko galderak, unibertsoaren sorrera eta patuari buruzkoak…
Filosofiaren funtsezko eginkizunetako bat:
Modu kritikoan eta sormena erabiliz pentzatzen irakastea
Ezinbestekoa da zuengan honako prozedurazko gaitasun hauek sustatzea:
Behatzea, definitzea, sailkatzea, aztertzea, alderaketak egitea, adibideak jartzea, alternatibak ezagutzea, ondorioak aurreikustea, galderak egitea, suposizioak igartzea, arrazoiak ematea, irizpideak identifikatzea eta finkatzea,argudioei eta falaziei antzematea, ikuspegi desberdinak aurkitzea eta eguneroko bizitzako egoeretan printzipioak erabiltzea.



ALIENATUAK EZ BIZITZEKO KRITIKOAK IZAN BEHAR GARA

Hemen duzu bi helbideak gaia lantzeko:
Las mujeres filosofas power point ( la lechuza de minerva):
http://blog.educastur.es/lechuzaminerva/2007/02/25/ellas-tambien-filosofaron/
Las mujeres filosofas en la antiguedad:
https://sites.google.com/site/laruecadeaspasia/home
( Oso interesgarria lan egiteko : Actividades)