top of page

1. NATURAREN FILOSOFIA

 

Naturaren filosofia, mundu fisikoaz edo naturaz gogoeta filosofikoa egiten duena da. 

Naturaren filosofiak unibertsoa zertan datzan, nola sortu zen eta norantz eboluzionatzen duen ikertzen du. Horretarako era askotako aurkikuntza zientifikoak hartzen ditu kontuan (materiaren partikulak , unibertsoaren galaxiak eta izaki bizidunak) unibertsoa osotasuntzat harturik hari buruzko esplikazio oso betea emateko. 

 

Lehendabiziko filosofoei fisikariak edo kosmologikoak esaten zaie, haien aztergai nagusia natura izan zelako. (“physi”-a: unibertsoaren osotasuna).

Pentsalari haiek  sistema ordenatutzat (kosmos) hartu zuten natura  eta ez nahaspilatzat (kaos). Eta unibertsoa gobernatzen duten legeak aurkitu nahi zituzten.

 

Naturaren Filosofo batzuk

bottom of page